MARX- FEM Nazioarteko IV. Konferentzia Bilbon egingo da 2021eko azaroaren 11tik 13ra
Proposamenak aurkezteko deialdia itxita dago. Jasotako proposamenak onartu edo ez, posta elektronikoz jakinaraziko zaizue, maiatzaren 25ean.
Era berean, jakinarazten dizuegu izen-ematea ere itxita dagoela. Aforoa bete dugu. Barkatu eragozpenak. Eskerrik asko!
Nazioarteko IV. Konferentzia urriaren 15, 16 eta 17rako aurreikusita zegoen, eta datorren urtera arte atzeratuko da, COVID 19 gaitsak gaur egun eragiten duen larrialdi egoeraren ondorioz. Horrela erabaki dute antolatzaileek eta jadanik 2021erako programan lanean ari dira. Data berriak 2021eko azaroaren 11, 12 eta 13a dira, eta kongresua toki berean egingo da, Bizkaia Aretoan, Bizkaiko hiriburuan.
Hizlari nagusiek dagoeneko baieztatu dute bertaratuko direla, betiere osasun-egoeraren arabera. Egunotan, beraz, Silvia Federicci eta Lorena Cabnal nazioarteko erreferenteen ahotsak entzun ahal izango dira, Euskal Herria behin baino gehiagotan bisitatu dutenak. Gainera, Gargallo italo-mexikarra, Nancy Fraser estatubatuarra eta Tithi Bhattachary eta Gayatri Spivak indiarrak ere bertan izango dira.
Gainera, ehun proposamen baino gehiago jaso dira. Aurreko urteetan Berlin, Viena eta Lund hirietan burutu zen konferentzia eta hurrengo urtekoa laugarren edizioa izango da Konferentzia honako eragileek antolatu eta finantziatuko dute: Transform! Europe, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Iratzar Fundazioa, Critical Theory Bilbo- Barcelona (BIBA CT), Berliner Institut für Kritische Theorie, Rosa Luxemurgo Fundazioa eta Euskal Herriko Parte Hartuz ikerketa taldea.
Informazio guztia webgunean kontsulta daiteke: marxfemconference.com/eu/hasiera/
Marxismo feminismori buruzko nazioarteko konferentzia honen ideia eta garapenak Berliner Institut für Kritische Theorie (InkriT)-eko sail feministan du bere jatorria, Frigga Haug soziologo eta filosofo alemaniarraren inguruan. Berlinen ospatu zen konferentzia estreinako aldiz 2015. urtean, Vienan hurrengoa 2016an eta Lunden (Suedia) hirugarrena, 2018an.
Laugarren Nazioarteko Konferentzia Bilbon burutuko da, Bizkaia Aretoan, 2021ko azaroaren 11, 12 eta 13an. Konferentzia honako eragileek antolatu eta finantzatuko dute: Transform! Europe, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU), Iratzar Fundazioa, Critical Theory Bilbo-Barcelona (BIBA CT), Berliner Institut für Kritische Theorie (InkriT), Rosa Luxemburgo Fundazioa eta ParteHartuz.
BATZORDE ZIENTIFIKOA: Frigga Haug (Inkrit), Teresa Larruzea (BIBA CT), Özgür Günes Öztük (BIBA CT y Colletivat), Gayatri Spivak (Columbia University), Jule Goikoetxea (BIBA CT, EHU), Cynthia Arruza (New School NYC University), Monica Clua (University of Texas Rio Grande, BIBA CT), Andoni Olariaga (Iratzar Foundation, BIBA CT), Elena Beloki ( Iratzar Foundation), Nora Räthzel ( Berliner Institut für Kritische Theorie (InkriT), Umeå University) eta Erika Rosa (Rosa Luxemburg).
ARDATZ TEMATIKO NAGUSIAK:
- Sindikatuak eta mugimendu sozial-politikoak (hacktibismoa barne). Artikulazio eta estrategia berriak.
- Korronteen arteko elkarrizketa kapitalismo heteropatriarkal, arrazista eta kolonialaren aurrean: feminismo marxista, feminismo materialista, klase feminismoa, feminismo beltza, feminismo komunitarioa, feminismo dekoloniala eta poskoloniala, lesbofeminismoa, anarkofeminismoa eta bestelako marko analitiko-propositiboak.
- Intersekzioaren auzia: generoa, sexualitatea, arraza, klasea eta bestelako gurutzadurak.
- Balioaren eta bizitzaren ekoizpena: analisiak eta eredu alternatiboak.
- Lurraldeak, dekolonialitatea, subiranotasuna eta askapena nazionalerako borrokak XXI. mendean.
- Ekofeminismoa eta ekosozialismoa.
- Gorputzak, diskurtsoa eta materialitate disidenteak.
- Hizkuntza, kulturgintza, artea eta estetika.
- Estatua, botere eratzailea eta legedia antikapitalista-feminista.
- Eskuinaren altxamendua eta feminismoaren eta sozialismoaren kontrako olatua.
Momentuz oinarrizko hizlari bezala parte-hartzea baieztatu duten kideak hurrengo hauek dira: Tithi Bhattacharya, Lorena Cabnal, Elsa Dorlin, Nancy Fraser, Francesca Gargallo, Frigga Haug, Silvia Federici eta Gayatri Spivak. Hizlariokin ospatuko diren saioez gain, mahai inguru bat izango dugu Euskal Herriko Mugimendu Feministarekin eta langile klaseko emakumeen eragile berriekin.
ANTOLAKETA BATZORDEA: Lore Lujanbio Etxeberria (EHU, BIBA CT), Teresa Larruzea (BIBA CT), Özgür Günes Öztük (BIBA CT, Colletivat), Eneko Ander Romero (EHU, BIBA CT), Jon Azkune (EHU, BIBA CT), Jule Goikoetxea (EHU, BIBA CT), Marta Jorba (EHU, BIBA CT), Elena Beloki (Iratzar Fundazioa), Ibai Atutxa (BIBA CT, EHU) eta Aitor Jimenez (BIBA CT).
KOMUNIKAZIO BATZORDEA: Zuriñe Rodriguez (BIBA CT, Sudergintza), Itziar Amunategi (Iratzar), Idoia Zengotitabengoa (Iratzar) eta Estitxu Garai (EHU, BIBA CT).
Administrazio eta harremanetarako kontaktua: marxfemconference@yandex.com
MULTIMEDIA:
NANCY FRASER
JULE GOIKOETXEA
OCHY CURIEL
TITHI BHATTACHARYA
FRANCESCA GARGALLO