Nazioarteko IV. Konferentzia urriaren 15, 16 eta 17rako aurreikusita zegoen, eta datorren urtera arte atzeratuko da, COVID 19 gaitsak gaur egun eragiten duen larrialdi egoeraren ondorioz. Horrela erabaki dute antolatzaileek eta jadanik 2021erako programan lanean ari dira. Data berriak 2021eko azaroaren 11, 12 eta 13a dira, eta kongresua toki berean egingo da, Bizkaia Aretoan, Bizkaiko hiriburuan.
Hizlari nagusiek dagoeneko baieztatu dute bertaratuko direla, betiere osasun-egoeraren arabera. Egunotan, beraz, Silvia Federicci eta Lorena Cabnal nazioarteko erreferenteen ahotsak entzun ahal izango dira, Euskal Herria behin baino gehiagotan bisitatu dutenak. Gainera, Gargallo italo-mexikarra, Nancy Fraser estatubatuarra eta Tithi Bhattachary eta Gayatri Spivak indiarrak ere bertan izango dira.
Gainera, ehun proposamen baino gehiago jaso dira. Aurreko urteetan Berlin, Viena eta Lund hirietan burutu zen konferentzia eta hurrengo urtekoa laugarren edizioa izango da Konferentzia honako eragileek antolatu eta finantziatuko dute: Transform! Europe, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV-EHU), Iratzar Fundazioa, Critical Theory Bilbo- Barcelona (BIBA CT), Berliner Institut für Kritische Theorie, Rosa Luxemurgo Fundazioa eta Euskal Herriko Parte Hartuz ikerketa taldea. Informazio guztia webgunean kontsulta daiteke: marxfemconference.com/eu/hasiera/