IV. Nazioarteko Konferentzia Marxista Feminista on-line, azaroaren 11, 12 eta 13an

Asko eta asko hausnartu ondoren, Covid-19ari lotutako pandemiaren datozen hilabeteetako aurreikuspenak ikusita, eta konferentziaren izaera, bere horretan, internazionala izanik, hartutako erabakia helarazi nahiko genizueke: guztion segurtasuna ongi bermatu asmoz, konferentzia, bere osotasunean, online izango da, aurreikusitako data berdinetan.

Oinarrizko hizlari gonbidatuak ere berdinak izango dira. Gure artean izango ditugu: Tithi Bhattacharya, Lorena Cabnal, Ochy Curiel, Christine Delphy, Ana Cecilia Dinerstein, Elsa Dorlin, Silvia Federici, Nancy Fraser, Frigga Haug eta Danièle Kergoat.

Arrazoi horrengatik, konferentzia internetez zuzenean eta era irekian igorriko denez, ez da izen-ematerik egongo. Bestela esanda, bere momentuan izena eman ez zutenek, itxaron zerrendan geratu zirenek zein izen-ematerik egin izan ezin izan zutenek, denek ahal izango dute jarraitu. Aurrerago helaraziko zaizue plataformarako sarbide-linka.

Hala ere, konferentzia online egiteak baditu desabantaila batzuk, hala nola, formatuaren baldintzapenagatik komunikazio eta panel kopurua murriztu behar izango dugu, tamalez. Bere momentuan onartu ziren panel asko ezingo dira, beraz, burutu. Aukeraketa berria uztailaren amaieran jakinaraziko dizuegu posta elektronikoz onartutako komunikazio eta panel proposamenak bidali zenizkiguten guztiei.

Aukeraketa murriztu hau egiteko erabakiko diren irizpideak honakoak izango dira:

  • Aurretik jada aukeratutako panelen/komunikazioen artean egotea
  • Konferentziaren programaren berrantolaketarekiko edukizko koherentzia
  • Irizpide geografiko eta zientifikoak
  • Mugimendu/talde antolatuei zein panel kolektibo-proposamenei lehentasuna emango zaie (komunikazio indibidual zientifikoak ere izango ditugun arren)

Leave a Reply

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Change )

Connecting to %s

%d bloggers like this:
search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close